aAnia Sáenz de Buruaga Fernández de Gobeo naiz.

 

Publizitate eta Harreman publikoak ikasi nituen EHUn eta hortik hasi nintzen nire ibilbidea, enpresa desberdinetako komunikazioa kudeatzen. Enpresa txikietan izan denez, beti kudeatu behar izan dut komunikazio osoa, sare sozialak, diseinua, mailing, web... 

 

Duela 6 urte hasi nintzen lan egiten autonomo gisa eta enpresa, elkarte… entitate desberdinekin egiten dut lan. Diseinu grafikoa, ilustrazioa… eta ideiak irudikatzeko  daukadan trebetasuna erabiltzen dugu behar dituzten materialak sortzeko. Kartelak, dokumentuen maketazioak etab.

 

Horretaz aparte, musutruk egiten ditut gauza asko elkarte desberdinekin, uste dudalako inportantea dela zure esperientzia, trebetasuna... besteen eskura jartzea,

 

Informazio gehiago nahi, edo nirekin harremanetan jarri nahi baldin baduzu, idatzidazu konpromisorik gabe!

 

Mila esker!